XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Natura gordetzea posible ote?

Ingurunea babesteko kolaborazio internazionala beharrezkoa da

Naturari ezartzen ari gatzaizkion eraldaketa eta presio bortitzek sekulako ondorioak izan ditzateke.

Hainbat ikerlariren ustetan planetaren balantze energetikoa bera ere alda erazten ari gara, eta honek bertako klima eta dinamika atmosferikoa desbidera ditzake.

Gai honi buruz, Martxel Aizpurua idazleak Kontserbazioaren gaur egungo egoera izeneko liburua idatzi du.

Berak esandakoak, kontserbazioaz hitz egiten denean egoera klimaziko horretara iritsi nahi dela ematen du sarritan.

Argi dago, ordea, eskualde bat zentzu horretan kontserbatu nahi badugu ezin dugula ukitu ere egin, alegia, printzipiozko ezintasun bat dagoela egoera klimazikoan mantendu nahi izate eta handik etekinik atera nahi izatearen artean.

Gaur egun, espezie asko galdu da hankabikoaren hankapean.

Batzuk zuzenean beraien gaienan egindako presioagatik galdu dira eta beste asko eta asko bere bizitoki ziren ekosistema eta habitatak hondatu dielako.

Hemendik 100 urte baino lehen 10.000 milioi pertsona izango gara lurrazalean.

Beti egiten den galdera da ea izango al den guztiontzako jana lurrean, ingurunea bera betirako hondatu gabe azken zukuak lurrari kendu nahiean.

Zintzilik dagoen beste galdera alderantzizkoa da, alegia, ea ingurunearen geroz eta gehiagoko hondamenak ez ote dizkion populazio-hazkundeari bere mugak ezarriko dio Aizpuruak.

Aizpuruaren arabera alternatiba berriak, ordea, kostuen handitzea batekarte, edo produkzio txikiagoa, nork egin behar duen horren erantzule ez dago garbi.

POPULAZIOA

Arazoa ez da mundu honetan jende gehiago kabitzeko tokirik dagoen ala ez.

Tokia ba dago, noski.

Arazoa ez da janik izango den populazio horrentzat.

Jana sortzeko teknikak ba daude.

Kalitateko janariak iristea eta banatzea leku guztietan izango da kontua.

Merkatuen politikak badu zer ikusirik hontan dio Aizpuruak.

ALDAKETAK

Nekazaritza

Lurra mantentzeko, elikagaiak sortu beharko dira baina ingurunea gaur egun baino gutxiago erasoz.

Ura ere gutxitu beharko da.

KONTSERBAZIOA Gure lurra mantentzeko borrokak jarrera pertsonala eskatzen du